Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 10:14 3 ene 2018
sin resumen de edición
Kontuan hartzekoa da, era berean, gaixotasun bakoitzerako jasotako sendabideen kopurua ez datorrela bat gaixotasun horren larritasunarekin; katarroetarako sendabide asko daude, bihotzeko gaixotasunetarako, berriz, oso gutxi. Adibiderik nabarmenena larruazaleko gaixotasunen kasuan topatzen dugu: gorputzean gehien ikusten den zatian erremedio asko jaso dira, hainbeste ze, hiru kapitulu behar izan dira denak deskribatzeko.
Lehenago ere adierazi dugunez, pentsaera tradizionalean ez zen bereizketarik egiten sendabide enpirikoen eta sinesmenekin lotu ta koen artean. Hain zuzen ere, horrexegatik ez dira aurkeztu bananduta sendabide eta ohitura mota bi horiek. Dena dela, kapitulu oso bana eskaini zaie, batetik, begizkoari eta madarika­zioari madarikazioari eta, bestetik, erlijioarekin lotutako erre­medioeierremedioei, berezitasun nabarmenak dituzte eta.
Argitalpenean hainbat espezie begetal aipa­tu dira. Gure inkestek landare ugaritasun han­dia erakusten dute Euskal Herriaren isurialde bietan, bai atlantikoan bai mediterraneoan. Ahal izan den guztietan, izen herrikoiaz gain, izen zientifikoa ematen saiatu gara. Baina onartu behar dugu fidagarritasuna ez dela era­batekoa. Hainbat arrazoi daude horretarako: identifikazioa inkestatzaileak egin du, eta inkestatzaileak botanikaren gainean dakiena ez da kasu guztietan behar bestekoa. Infor­matzaileak ere ez dira ehuneko ehunean fida­garriak aipatzen dituzten landareak jasotzeko eskatzen zaienean, batez ere hainbat urte lehenago erabiltzen ikusi zituzten landareak aipatzen dituztenean. Eta egoera zaildu egiten da antzeko itxura duten espezie asko daude­nean. Sarritan, identifikazioak egiteko, izen herrikoia zientzia arloko testuetan azaltzen den izen zientifikoarekin lotzeko joera dago. Baina kontua da batzuetan espezie batentzat hainbat izen daudela herrian eta, baita kon­trara ere, hau da, izen arrunt bat hainbat espe­zie izendatzeko erabiltzen da.
127 728
ediciones