Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 10:16 3 ene 2018
sin resumen de edición
Herri medikuntzan, petrikiloek bete izan duten zeregina ere nabarmentzekoa da. Lehenago, sendatzeko gaitasuna zuten pertsonek leku garrantzitsua izaten zuten gizartean, harik eta herritar gehienek ikasketa zientifikodun osasun langileengana jotzeko aukera izan duten arte. Petrikiloak familia jakin batzuetakoak ziren, jakintza familian igarotzen zen, pertsonarik pertsonara. Bai petrikiloak bai beste sendatzaile batzuk garrantzia galtzen joan ziren XX. mendean zehar, osasun arloko profesionalak ugaritu ahala eta haien zereginak betetzen zituzten heinean. Baina gaur egun badaude oraindik, nahiz eta ez izan iraganean zuten garrantzia; ohiko medikuntzaren bidez osatzen saiatu ondoren joaten da jendea petrikilo edo sendatzaileengana. Gaur egun, era berean, gora egin dute medikuntza alopatikotik kanpoko kontsultek, esate baterako, naturopatak, homeopatak, masajistak, dietetika adituak, belar-dendak eta abar.
Antzina, zauriak sendatzeko erremedioak etxean gordetzen ziren, baita ukenduak erre­durentzat erredurentzat eta landareak inhalazioak egiteko edo infusioak prestatzeko ere. Landareekin egindako erremedioak garrantzitsuak ziren. Etxeko ortu edo baratzean landare batzuk hel­buru helburu terapeutikoekin landatzen ziren, baina landarerik gehienak zelai edo basoan batzen ziren. Baliotsuagoak izateko, landareetariko batzuk urteko egun berezietan batu behar ziren; beharbada, San Joan eguneko goizaldea izango zen aproposena, eguzkia irten aurretik.
Joandako mendearen erdialdean prestakin farmazeutikoak garrantzia hartzen joan ziren, eta apurka-apurka erremedio tradizionalak baztertu egin dira. Gaur egun, etxeetan orain­dik botikin txiki bat izaten da, baina ez dauka zerikusirik lehengoekin. Kamamila kenduta, ia ez da sendabelarrik biltzen, eta kamamila ere gero eta gutxiago, dendan erositakoa era­biltzen baita gehienbat. Horrela, bada, ia gal­duta dugu antzinako ohitura horretatik geratzen zen azken hondarra ere.
127 728
ediciones