Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 10:16 3 ene 2018
sin resumen de edición
Antzina, zauriak sendatzeko erremedioak etxean gordetzen ziren, baita ukenduak erredurentzat eta landareak inhalazioak egiteko edo infusioak prestatzeko ere. Landareekin egindako erremedioak garrantzitsuak ziren. Etxeko ortu edo baratzean landare batzuk helburu terapeutikoekin landatzen ziren, baina landarerik gehienak zelai edo basoan batzen ziren. Baliotsuagoak izateko, landareetariko batzuk urteko egun berezietan batu behar ziren; beharbada, San Joan eguneko goizaldea izango zen aproposena, eguzkia irten aurretik.
Joandako mendearen erdialdean prestakin farmazeutikoak garrantzia hartzen joan ziren, eta apurka-apurka erremedio tradizionalak baztertu egin dira. Gaur egun, etxeetan orain­dik oraindik botikin txiki bat izaten da, baina ez dauka zerikusirik lehengoekin. Kamamila kenduta, ia ez da sendabelarrik biltzen, eta kamamila ere gero eta gutxiago, dendan erositakoa era­biltzen erabiltzen baita gehienbat. Horrela, bada, ia gal­duta galduta dugu antzinako ohitura horretatik geratzen zen azken hondarra ere.
Lehen, berriz, herri medikuntza hurbilago zegoen medikuntza ofizialetik, izan ere, iraga­nean, medikuntza ofizialak sarritan erabiltzen zituen landareak eta formula magistralak. Bai­na sintesi produktuek eta aurrerapen teknolo­gikoek aurrera egin duten heinean, medi­kuntza ofiziala etengabe urrundu da sendabide tradizionaletatik.
127 728
ediciones