Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

8 bytes eliminados, 10:16 3 ene 2018
sin resumen de edición
Joandako mendearen erdialdean prestakin farmazeutikoak garrantzia hartzen joan ziren, eta apurka-apurka erremedio tradizionalak baztertu egin dira. Gaur egun, etxeetan oraindik botikin txiki bat izaten da, baina ez dauka zerikusirik lehengoekin. Kamamila kenduta, ia ez da sendabelarrik biltzen, eta kamamila ere gero eta gutxiago, dendan erositakoa erabiltzen baita gehienbat. Horrela, bada, ia galduta dugu antzinako ohitura horretatik geratzen zen azken hondarra ere.
Lehen, berriz, herri medikuntza hurbilago zegoen medikuntza ofizialetik, izan ere, iraga­neaniraganean, medikuntza ofizialak sarritan erabiltzen zituen landareak eta formula magistralak. Bai­na Baina sintesi produktuek eta aurrerapen teknolo­gikoek teknologikoek aurrera egin duten heinean, medi­kuntza medikuntza ofiziala etengabe urrundu da sendabide tradizionaletatik.
Halaber, ezagutza areagotu eta teknika ana­litikoak hobetu diren neurrian, lehen ezeza­gunak ziren gaixotasun berriak identifikatu dira. Horren adibide dugu hiperkolesterole­mia, hau da, “kolesterola izatea”. Gaixotasun berri bat agertuz gero erremedioak ere berriak erabili izan dira, eta oso desberdinak: azalpen medikoetan oinarritutakoak batzue­tan, edo komunikabide fidagarri edo ez hain fidagarrietan emandako sendabideak beste batzuetan.
127 728
ediciones