Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

10 bytes eliminados, 10:14 3 ene 2018
sin resumen de edición
Ale hau osatzera datozen kapituluak ez dira irizpide zientifikoen arabera antolatu. Informazioa inkesta etnografiko baten bidez jaso da, Etniker taldeek erabiltzen dutenaren bidez. Eta materialak, ahal izan den neurrian, irizpide etnografikoaren arabera antolatu dira, herriaren pentsaera eta mentalitatea hobeto jaso nahian. Zientzia medikoaren irizpideak erabili izan bagenitu, arazo handi bat izango genukeen: lana itxuraldatu egin zitekeen, gaur eguneko ezagutza akademikoetatik oso aldenduta dagoen informazioa eskema horretan sartzeko ahaleginean. Hori dela eta, argitalpen honetako kapituluak honela antolatu dira: gorputzeko atalik jasoenetik, hau da, burutik, beherantz; eta gorputzeko atalik azalekoenetik, larruazaletik, barrurantz.
Kontuan hartzekoa da, era berean, gaixota­sun gaixotasun bakoitzerako jasotako sendabideen kopu­rua kopurua ez datorrela bat gaixotasun horren larrita­sunarekinlarritasunarekin; katarroetarako sendabide asko daude, bihotzeko gaixotasunetarako, berriz, oso gutxi. Adibiderik nabarmenena larruaza­leko larruazaleko gaixotasunen kasuan topatzen dugu: gor­putzean gorputzean gehien ikusten den zatian erremedio asko jaso dira, hainbeste ze, hiru kapitulu behar izan dira denak deskribatzeko.
Lehenago ere adierazi dugunez, pentsaera tradizionalean ez zen bereizketarik egiten sendabide enpirikoen eta sinesmenekin lotu ta koen artean. Hain zuzen ere, horrexegatik ez dira aurkeztu bananduta sendabide eta ohitura mota bi horiek. Dena dela, kapitulu oso bana eskaini zaie, batetik, begizkoari eta madarika­zioari eta, bestetik, erlijioarekin lotutako erre­medioei, berezitasun nabarmenak dituzte eta.
127 728
ediciones