Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

5 bytes eliminados, 10:12 3 ene 2018
sin resumen de edición
Halaber, gaur egun herriak erabiltzen dituen erremedioetariko batzuk edo informanteek gogoratzen dituzten batzuk, lehenago, medikuntza ofizialak erabiltzen zituen. Zientziaren aurrerapenak baztertu egin ditu apurka-apurka erremedio horiek, medikuntza akademikoak erabat ahaztu arte. Hala ere, jendeak ikasi egiten zituen eta, medikuntzaren bilakaera beste bide batetik zihoan bitartean, herritar askok gaur arte erabili izan dituzte. Herri medikuntzari buruzko lan honetan ez da erremedio eta ohitura horien jatorria aztertu, medikuntzaren historiari gehiago dagokiolakoan.
Askotan, gaixotasun baten azalpena zuzena ez izateak ez du esan nahi erabilitako erreme­dioak erremedioak ez dakarrenik inolako onurarik; herri medikuntzak duen beste bereizgarrietariko bat da hori. Goian aipatutako belarriko minaren adibidean, argi dago mina ez duela zizare batek eragiten, baina zizare horri egarria ase tzeko asetzeko botatzen den esne edo olioak, azken batean, bigundu egin lezake mingorra eragiten duen ezkor-tapoia, izan ere, bigunduta errazago ate­ratzen ateratzen da eta, bide batez, arazoa konpondu.
[[File:5.3_Erreurs_populaires_sur_la_Medecine_1783.png|frame|Erreurs populaires sur la Médecine (1783). Fuente: Thillaud, Pierre L. ''Les maladies et la médecine en Pays Basque Nord a la fin de l’ancien régime'' (1690-1789). Genève: Librairie Droz, 1983.]]
127 728
ediciones