Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 10:13 3 ene 2018
sin resumen de edición
Atlas Etnografikoaren herri medikuntzari buruzko ale hau egiteko erabili diren datuak 1994 eta 1999 urteen bitartean jaso ziren. Kontuan hartzekoa da datu hori, izan ere, oso garrantzitsua da jaso den informazioaren ezaugarriei dagokienez; daturik gehienak erremedio enpirikoen gainekoak dira; informatzaile batzuek sendabide edo ohitura magikoak eta sinesmenekin zerikusia dutenak gogoratzen dituzte, baina askozaz gutxiago dira enpirikoak baino. Datuak hamarraldi batzuk lehenago jaso izan balira, era bateko eta besteko ohitura eta sendabideei buruzko informazioa askozaz parekatuago egongo litzateke.
Gure ikerketa ez da sendabideei buruzko informazio bilketa hutsa izan, hau da, nola prestatu eta aplikatzen diren. Lan honetan, sendatu nahi den gaixotasunaren gainean zer ezagutzen duten, herritarren ustez ze sintoma­ren sintomaren bidez azaltzen den eta nondik datorren ere jaso dugu. Herriak eman dituen interpre­tazioak interpretazioak dira eta ez dute zertan bat etorri azal­pen azalpen akademikoekin, hori argi dago, baina, hala ere, Frankowskik, esate baterako, honako hau idatzi zuen: «medikuntza tradizionala medikuntza modernoaren ama da, milaka belaunaldiren jakintza biltzen du eta, baten baino gehiagotan, balio handiko ezagutzak eskaintzen ditu, goi mailako zientzialariek onartu eta erabili izan dituztenak»<ref>Eugeniusz FRANKOWSKI. ''Sistematización de los ritos usados en las ceremonias populares''. Bilbao: 1919.</ref>.
Ale hau osatzera datozen kapituluak ez dira irizpide zientifikoen arabera antolatu. Infor­mazioa inkesta etnografiko baten bidez jaso da, Etniker taldeek erabiltzen dutenaren bidez. Eta materialak, ahal izan den neurrian, irizpide etnografikoaren arabera antolatu dira, herriaren pentsaera eta mentalitatea hobeto jaso nahian. Zientzia medikoaren irizpideak erabili izan bagenitu, arazo handi bat izango genukeen: lana itxuraldatu egin zitekeen, gaur eguneko ezagutza akademikoetatik oso aldenduta dagoen informazioa eskema horre­tan sartzeko ahaleginean. Hori dela eta, argi­talpen honetako kapituluak honela antolatu dira: gorputzeko atalik jasoenetik, hau da, burutik, beherantz; eta gorputzeko atalik aza­lekoenetik, larruazaletik, barrurantz.
127 728
ediciones