127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Erremedio horiek, kasu batzuetan belaunaldiz belaunaldi erabili izan diren arren, ez dute zertan eraginkorrak izan ikuspegi medikotik. Baliteke kaltegarriak ere izatea gaur egun ditugun ezagutza eta higiene ohituren arabera.
Era berean, ez dugu nahi lan hau sendabelarren sendabelarren errezeta bilduma izatea. Gaur egun, merkatuan merkatuan argitalpen asko daude horretarako; argitalpen horietan belarrak dagokien irudi edo argazki eta guzti daude jasota, eta zein gaixotasunetarako gaixotasunetarako diren eta nola aplikatzen diren azaltzen da. Lan honen egitura eta asmoak ez doaz halako argitalpenen edukien bidetik.
Hasiera batean, ale honetan herri albaitaritza sartzea pentsatu zen, gai antzekoak dira eta. Hain zuzen ere, Atlas Etnografikoaren aurreko alean, nekazaritza eta abeltzaintzari buruzkoan, halaxe iragarri genuen, kontuan hartu behar baita erremedio asko berdinak direla medikuntzan eta albaitaritzan, beti ere, etxe-abereen kasuan, landareekin prestatutako erremedioak kontzentratuagoak eta dosi askoz handiagoak direla. Erlijioan edo magian oinarritutako sendabideak ere parekoak dira eta, esate baterako, petrikilo edo hezur-konpontzaile asko ganadua osatuz hasi dira lanbide horretan, eta ondoren lan egin dute pertsonekin. Hala ere, material horiek hurrengo batean argitaratzeko utzi ditugu, medikuntzari dagokion atalak hartu duen luzera ikusita.