127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Ezkontza gehienbat neska eta mutil gazteen arteko kontua zen. Gazteria zen ezkongaiekin batera elizarantz abiatzen zena, musika eta suziriekin, eta alaitasun giroan. Neskaren lagunek janzten zuten eliza dotore, eta bi ezkongaien lagunek abestu egin ohi zuten, meza alaitzeko. Lekukoak ere ezkonlagunen artean aukeratzen zituzten, ezkontza-agirian beraien sinadura jarriz. Gaztaroa zen ezkontzarako sasoia.
Denborak aurrera egin ahala, gehienbat gaztez gaztez osaturiko ezkonlagunen taldea beste gizatalde gizatalde batzuekin osatuz joan zen. Hasteko, etxeko etxeko senideez gain urrunagoko senitartekoak ere beraiekin batera agertzen hasi ziren.Ostean aitabitxi-amabitxiak, hasieran bateoko berberak izan ohi zirela. Gerora, ezkongaien gurasoek hartu zuten betebehar hori. Gonbidatuen Gonbidatuen kopuruak gora egin du, baina gazteek gaur egun ere leku nabarmena dute bai elizospakizunean elizospakizunean bai ondorengo ospakizunean ere.
Ezkontzaren eguneko goiz partean gonbidatuak etxera joaten ziren handik elizarantz abiatzeko. Dena dela, elizara joan baino lehen, etxekoek mokadutxo bat edo ''barauskarria ''hartzera gonbidatzen zituzten. Elizara joateko bi jarraigo moeta izan ziren. Batean, segidek senargaiaren eta emaztegaiaren etxeetatik urteten zuten eta ibilbidearen leku batean edo elizaren atarian batzen ziren. Bestean, jarraigo bakar bat egiten zen emaztegaiaren etxetik. Kasu bietan ibilbidea etxetik elizarako ohiko bidetik egiten zen, hau da, elizabidetik. Herri batzuetan, sendien etxeak bata bestetik urrun egonez gero, senargaiak gazte bi, lagunak edo artekoak, bidaltzen zituen emaztegaiaren etxera. Jarraigoaren ordena erritualizatuta zegoen.