Cambios

sin resumen de edición
Gaur egun gonbidatuak zuzenean joaten dira elizara, ibilgailuetan edo oinez, eta zehaztutako orduan kotxe banatan etortzen diren ezkongaiei itxaroten diete. Ipar Euskal Herrian jarraigoa elizara joan aurretik Herriko Etxetik pasatzen da.
Ezkongaien janzkeran ere aldaketak egon dira mende honetan; dana dala, ezkontzako jantziak dotoreak izan dira beti. Mendearen erdialdera arte, emaztegaia beltzez edo kolore ilunez janzten zen eta osagarritzat meza-libu­rua liburua eta errosarioa zeraman. Ordutik aurrera jantzi zuria eta lore-sorta dira erabilienak. Era berean, senargaiak eraman ohi zuen jantzi beltzaren ordez kolore argiagoak erabiltzen dira orain.
Hego Euskal Herrian, Toledoko ohikunea­ren arabera egiten zen eliz-ospakizuna, Ipar Euskal Herrian, aldiz, erritual erromatarraren arabera. Lehen elizaren ate aurrean baimena eman eta diru-eraztunak bedeinkatu egiten ziren, hori baitzen promes eta zin sagratuak egiteko izendatuta zegoen tokia. Berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, ospakizuna eliz barruan egiten hasi zen, aldare nagusia­ren aurrean. Mezan senar-emazte berriak ezkontza-estalkiarekin lotzen ziren. Zapi hori emaztegaiaren buruan eta senargaiaren sor­ baldan jartzen zen. Jendeak beti uste izan du ohikune hori uztarketa dela. Ezkontzaren gaurko erritoa batez ere elizan egiten da, eta garrantzi handiagoa hartu du ezkongaiek elkarri emandako baietzak.
127 728
ediciones