Aurkezpena

Esta página es una versión traducida de la página Presentacion Alimentacion domestica en vasconia. La traducción está completa al 100 %.

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Liburuki honetan gai hauei erreparatzen zaie: etxeko janaria familiaren testuinguruan, alderdi erritualak, ospakizunak eta bizimoduak.

Alderdi hauek lantzen dira: janariaren antolaketa; familiako mahaiko otoitzak; ogia egiteko modu tradizionala; etxeko animalien hilketa; esne motak eta haien eratorriak, bereziki gazta; produktu begetalen kontsumoa eta kontserbazioa; arrautzen prestaketa eta kontserbazioa; uretako animalien kontsumoa, hala itsasokoak nola ur gezakoak; perretxikoak eta barraskiloak; etxeko otorduen prestaketa; edari motak; tabakoa; elikadura eta otordu erritualak. Laburbilduz, elikadura tradizionalak familiaren testuinguruan eta XX. mendean etxeko elikadura erregimenean izandako aldaketak.

* * *
 

74 herritan egindako landa lana (Araba: 13; Bizkaia: 19; Gipuzkoa: 8; Nafarroa: 21; Euskal Herri kontinentala: 13). 1987an egindako ikerketa kanpaina. Liburuaren argitalpena: 1990, berrargitalpena: 1999.

Aitzin solasa. Barandian'go Joxemiel