127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Etxeko heriotza ohikuneak ikertzen dira. Heriotza iragartzen duten zantzuekin hasten da. Horrez gain, hilzoria kontatzen da, hil-hurrenari emandako arreta eta egoera hori luzatzeko edo eteteko motiboak. Ondoren, etxea eta hil-hurrenaren gela biatikoa jasotzeko prestatzeko errituak deskribatzen dira.
Heriotza gertatu ondoren, etxeko jarduerak gelditu egiten dira, eta hildakoaren etxea dolutan dago. Heriotza komunikatzeko tenorea da. Gorpua meztitzen da, gorpua beilatzen da, hildakoaren gela egokitzen da eta hildakoa hilkutxan kokatzen da; gero, andariek elizara eramango dute hileta-bidetik. Hortik aurrera, hileta-segizioak, lutoz jantzita abagunerako, ordena jakin bati jarraituko dio, eta lehentasuneko lekua izango dute eskaintzak daramatzatenek. Ibilgailuen sarrerak aldaketa sakonak eragin ditu ohitura horietan.
<div align="center"><nowiki>* * *</nowiki></div>