Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Resumen Alimentacion domestica en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 08:57 9 jul 2019
sin resumen de edición
Elikaduraren gaia jorratzeko erabili izan den galdekizuna ''Guía para una encuesta etnográfica ''da (I kap. Grupo Doméstico, 37-38. itaunak). Bertan arakatzen dena funtsean familiaren barruko ohizko elikaduraren gaia da, jatekoen prestakuntza, kontserbazio erak eta mende honetan zehar gertatu izan diren aldaketak. Honen guzti honen osagarri eta ardatz bezela hoietan gertatzen diren ohitura eta ospakizunen berri ematea.
Ikerketa honen esparrua egungo Euskal Herria izan da, Europako mendebalde inguruan kokatu eta iparraldean Aturri ibaitik hasi eta hegoaldeko Ebro ibairaino hedatzen den herria. Egun admi- nistrazio administrazio politiko bitan bananduta dago, Espainiako estatua bata (gaurko Euskal Herriko Komunita- te Komunitate Autonomoa eta Nafarroako Foru Komunitatean gauzatzen den zatia) eta Frantziako Pyrénées Atlantiques deritzaien Departamentuan bestea. Guztira lurralde honek 20.531 km<sup>2 </sup> ditu eta bertan bizi den biztanlegoa 2.937.151 lagunekoa (1990. urtean).
Inkestak eta tokian tokiko lanak lurraldeka banaturiko 74 herritan egin izan dira: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde (Nafarroa-Beherea, Lapurdi, Zuberoa) eta Nafarroan. Herri honeek aukeratze- an kontutan izan diren kriterioak ikerketa-gunearen lurralde-banaketa eta bertako eskualde ugari- tasuna (baserria, hiria eta kostaldea) izan dira.
127 728
ediciones