Cambios

Saltar a: navegación, buscar

SEPELIO/eu

5 bytes eliminados, 09:55 12 nov 2019
sin resumen de edición
=== Lur eskukada bat botatzea ===
Hilkutxa hobira jaitsi eta gero eta lur eman aurretik, erritual bat ospatzen da: lur eskukada bat jaso, musu eman eta hilkutxaren gainera jaurtitzea. Oso ohitura zabaldua da hala espazioan nola denboran, eta ez ditu aldaera asko erakusten. José Iñigo Irigoyenek horri buruz dioenez, «bada ohitura hau tumuluak hilotzak harriekin estaliz egiten ziren garaietatik datorrela dioenik. Harri horiek ''hilek beste hil batzuk eskatzen dituztela'' dioen sinesmenari erantzuten zioten [...] hiletara joaten zen pertsona bakoitzak harri bat uzten zuen eta hari sakrifizio-esanahia ematen zitzaion, biziaren espirituaren irudikapenarena, eta hark modu horretan hilari laguntzen zion»<ref>José IÑIGO IRIGOYEN. ''Folklore alavés. ''. Gasteiz: 38-39. or.</ref>.
== Ehorzketa. Lur ematea ==
Gaztelaniaz ehorzketa izendatzeko hitzik erabiliena da ''«dar tierra»'' hilotzari; euskaraz gisa berean erabiltzen da, ''lur eman ''edo'' lurperatu; ''; Arberatze-Zilhekoan (BN), ''lurrez kukutu.''.
Herri batzuetan ehorzle lana egon da, eta dago; ehorzlearen zeregina, izenak dioen moduan, hobiak irekitzea eta hilotzen ehorzketaz arduratzea izan da. Beste herri batzuetan, lan hori hilaren auzokoek egin dute, batzuetan lehen auzokoek soilik, edo herriko mutil gazteek, edo hilkutxaren eramaileek, eta inoiz edo behin hilaren familiako kideek. Gaur egun, zeregin horretaz ehorzlea arduratu ohi da, eta, batzuetan, ehorztetxeko langileak.
Hilotza hilobian ezartzean, haren burua gurutzearen ondoan geratzea zaintzen da. Nitxo batean sartzen denean, beste aukera bat sortzen da: oinak hondorantz eta burua estalkiaren ondoan dituela ezartzea edo alderantziz. Beasaingo (G) gaur egungo hilerrian, hilotza oinak barrurantz eta burua estalkiaren ondoan dituela sartzen da, eta Murchanten (N), alderantziz.
 
{{DISPLAYTITLE: XVIII. EHORZKETA }} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones