Cambios

Saltar a: navegación, buscar

TEJADO/eu

37 bytes eliminados, 20:08 1 dic 2019
sin resumen de edición
Teilatu baten inklinazioak erlazio zuzena du etxebizitza dagoen eremuko baldintza klimatikoekin, batez ere euri- eta elur-erregimenarekin. Beste baldintza garrantzitsu bat estalkia egiteko erabilitako materiala da; teila den edo ez, zer teila mota den, losa den, zurezkoa den edo beste material batekoa, konpromiso bati eutsi behar zaio teilatua inklinatzeko beharraren eta material horiek irristatu gabe finko mantentzeko beharraren artean.
=== Isurien forma eta kopurua. Urak, isuriak ===
Teilatu baten isurien edo etxesuren kopurua, eta horrenbestez haren forma, hainbat faktoreren araberakoa izan da, hala nola baldintza klimatikoak, etxeen multzokatze maila, aldamenean beste eraikinik dagoen edo ez, eta eraikinaren beraren forma; eraiki zuen familiaren estatusaren isla ere bada; zentzu berean, herri bakoitzeko eraikin komunitarioek etxe apalenetatik bereizten dituzten teilatuak izan ohi dituzte.
== Teilatuaren egitura ==
=== Oinarrizko ezagutzak. Gailurra, kapirioak, latak ===
Teilaturik tradizionalena eta zabalduena zurezkoa da. Teilatu horren kanpoaldea kapirioek osatzen dute: horien gainean kalitate gutxiko ohol mehea finkatzen da, teila bermatzeko.
127 728
ediciones