Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Halaber, nabarmendu behar da nekazaritzan dihardutenen kopuruak behera egin duen neurrian, era guztietako nekazaritza-elkarteak sortu direla eta administrazioek jarduera horrekin lotuta dituzten organigramak gero eta konplexuagoak direla.
<div class="mw-translate-fuzzy">
[[File:8.4_Zizel-goldearekin_goldaketan._Argandoña_(A)_2003.png|center|600px|Zizel-goldearekin goldaketan. Argandoña (A), 2003. Fuente: Juan José Galdos, Grupos Etniker Euskalerria.]]
</div>
Landa-ingurunean, elikaduraren arloko buruaskitasuna gero eta txikiagoa denez, nekazaritzako ekoizleen etxeetan ere nekazaritzako elikagaigintzak ekoitzitako eta merkatuan erositako gero eta elikagai gehiago daude. Tokiko ekoizpenak hiriguneetako elikaduran daukan zeresana testigan tzazkoa da ia. Horrez gain, gero eta urrunago gaude jaten ditugun elikagaien sorlekutik. Egoera horri aurre egiteko asmoz, kontsumitzaileak kontzientziatzeko eta tokiko produktuen garrantzia nabarmentzeko kanpainak egiten dira, eta nekazarien zenbait erakundek “elikaduraren burujabetza” eta antzeko kontzeptuak ere defendatzen dituzte.
127 728
ediciones