Cambios

Saltar a: navegación, buscar

CLASES DE PASTORES/eu

40 bytes añadidos, 07:15 25 jun 2019
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<div style="margin-left:0cm;"></div>
<div class="mw-translate-fuzzy">
Gaztelaniazko ''pastor'' hitza edozein azienda mota bazkatzen duena izendatzeko baliagarria baldin bada ere (euskarazko ''abeltzain'' bezala), eskuarki izen hori ardi azienda bazkatzen, zaintzen eta gordetzen duenari aplikatzen zaio (euskarazko ''artzain'' bezala). Lezaunen (N) jasotako datu baten arabera, bereizketa egiten zen, eta ''pastor'' artaldea zaintzen zuena zen eta ''ganadero'' gainerako animaliez arduratzen zena. Euskaraz bi hitz ezagutzen dira: ''artzain'', ardiez arduratzen den abeltzaina izendatzeko; eta ''unai'', behi aziendaz arduratzen denarentzat<ref>Jatorrian, ''artzain ''hitzak'' ardi'' eta ''zaindu ''hitzak batzen ditu, baina ''unai ''hitzaren etimologia ez da hain argia. Mitxelenak esaten zuen tentagarria zela ''ule'' hitzetik (ile, artile) datorrela esatea, baina ez dagoela horretarako oinarri sendorik. Vide Luis MICHELENA. ''Fonética Histórica Vasca. ''Donostia: 1977, 2. argitaraldia, 479. or.</ref>. Arraiozko (Baztan-N) gure inkestan, ''uneia'' hitza jaso da behiak zaintzeaz arduratzen dena izendatzeko. Zuberoako Etxebarre herrian, ''bordazain'' hitzak, bordaz arduratzen dena izendatzeko erabilia, ''artzain'' hitzaren antzeko adiera du herri hizkeran, baina batak eta besteak egiten dituzten lanak desberdinak dira, eta gainera ''artzainak'' gunerik altuenean egiten du lan eta antzina transhumantzia txiki bat egiten zuen. Nolanahi ere, ''pastor'' (gaztelaniaz, euskarazko ''abeltzain'' bezala) aziendarekin batera bizi eta hura bere probetxurako darabilena da.
{{DISPLAYTITLE: XV. ARTZAIN MOTAK}} {{#bookTitle:Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian | Ganaderia_y_pastoreo_en_vasconia/eu}}
</div>
9794
ediciones