Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Cuestionario Casa y familia en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 11:19 8 jul 2019
sin resumen de edición
116. Ahaideekin loturiko familiaren ondarea edo ondasunak. Ahaideen eskubidea beraien baimenik gabe oinarrizko ondasunak familiatik irten ez daitezen. Familiak jabetzan dituen edo erabili ohi dituen ondasunak: lurrak, larreak, animaliak, lanabesak eta abar. Familiak duen ondarearen balioa. Aitak sal al ditzake familiaren ondasunak, emaztearen baimenik gabe? Senar-emazteak bakoitzak familiara ekarritako edo bien artean erositako ondasunen jabekide al dira, ondorioz bien baimenik gabe ondasun hauek besterentzerik ez dagoelarik? Nola ikusi ohi da herrian ondasunen besterentzea? Oinarrizko ondasunak salduz gero, salmentari buruzko erosketa-eskubiderik erabil al dezakete ondasun horiek hasieratik izan zituzten familiako senitartekoek?
117. Zein hitzarmen-mota da ohikoena ahaideen artean? Zein elkarte-mota? Neska- meekin Neskameekin eta morroiekin dituzten harremanak. Familiako kidetzat hartzen al dituzte neskame eta morroi hauek? Langileekin dituzten harremanak.
118. Oinordekotza eskubideak ahaideen artean. Gurasoek testamentua egiteko askatasunik ba al dute? Zein muga ditu eskubide honek? Testamentuaren bidez ala, oinordekoa ezkontzen denean, ezkon-hitzarmenaren bidez egiaztatzen da oinordekotza? Maiorazkoa izaten al da oinordeko hori? Ahaleginak egiten al dira familiaren ondarea zatitu gabe gordetzen, testamentua hobetuz eta semeren bat edo alabaren bat etxeko oinordeko izendatuz? Honelakoetan, zer ezkonsari ezartzen zaie beste seme-alabei? Dohaintzan emandako ondasunen gozamenaren erdia gurasoei gordearazi eta, hauek hiltzean, ehorzketa eta hiletak, hilobiko argiak, eta eskaintzak eta errespontsuak ere ordainarazten al zaizkio seme edo alaba oinordekoari? Seme edo alaba oinordekoa ezkontzean, senar-emazte berriak gurasoekin etxe berean bizi eta mahai berean jaten al dute, era honetan familia bikoitza edo familia-elkartea, irabaziak eta galerak erdibana dituena, osatuz? Oinordekoak izaten al du anai-arrebak berarekin eduki eta mantendu beharrik, eta hauei, ezkontzean edo adin nagusitasunera iritsitakoan, diru-kopururen bat eman beharrik? Familiako arbasoei dagokienez, zeintzuk izaten dira oinordekoaren betebeharrak? Familiaren ondarea zati berdinetan banatzen al da oinordekoen artean? Banaketa hau gurasoak bizi direla egiten bada, zein egoeratan gelditzen dira gurasoak aurrerantzean? Sasiko seme-alabek eskubiderik ba al dute oinordekotzan?
127 728
ediciones