127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
=== Argi-eskaintzailea. Ezkoanderea ===
Ezkoandereak funtzio bera zuen segizioan, ogia edo argiak eramanda. Ondoren argiak eskaintzen ziren herri batzuk aipatzen dira. Euskal Herri penintsularrean, ezkoandere horrek segizioaren buru egiten zuen edo leku garrantzitsua hartzen zuen hartan. Litekeena da antzina hura joatea segizioaren buruan Euskal Herri kontinentalean ere. Hala jaso zen Iholdin<ref>Jean HARITSCHELHAR. «Coutumes funéraires a à Iholdy (BasseNavarreBasse-Navarre)» in ''Bulletin du Musée Basque''. 37. zenbakia (1967) 112. or., 7. oharra.</ref> (BN), non antzina hilaren etxearen auzoko lehen emakumea joaten zen segizioaren buruan, mantaletaz jantzita eta eskuan kandela zuela. Gaur egun, inkestetan egiaztatu denez, informatzaileen oroimenean dago ezkoandereak leku garrantzitsua zuela emakumeen doluan.
== Animalien antzinako eskaintzak segizioan ==