Cambios

Saltar a: navegación, buscar

HONOR DE LA FAMILIA/eu

21 bytes eliminados, 20:57 7 dic 2019
sin resumen de edición
<languages></languages>
== Etxearen eta familiaren ohorea. Etxearen ondra ==
=== Etxearen eta familiaren ohorearen sentimendua ===
Jaso da oro har ahaideen artean elkartasuna egon dela eta elkarri lagundu izan diotela bizitzako egoera jakin batzuetan. Laguntza hori adierazten zen etxeko lanetan eta presazko lanetan lagunduta, eta, batez ere, ezbehar edo gaixotasun kasuetan. Inkestek adierazten dute batzuetan auzokideek ahaideek adinako laguntza edo handiagoa ematen ziotela familiari.
=== Ahaide aberatsak eta ahaide pobreak txiroak ===
Inkesta egindako herri askotan adierazten da berez ez dela betebeharrik edo obligaziorik ahaide aberats eta pobreen artean, eta beste garai batean elkartasun handiagoa izan dela. Leku batzuetan, adierazi dute laguntza ematea edo ez pertsonen araberakoa zela; kasu batzuetan ematen zen eta beste batzuetan ez.
=== Emigratutako ahaideak Ahaide emigratuak ===
Urruneko lurraldeetara emigratutako ahaideen inguruko bi tradizio zeudela jaso da. bataren arabera, berganzon, pipaónen (a); berastegin, zerainen (g) eta goizuetan (n) jasoa, pixkanaka desagertu egiten ziren loturak, eta azkenerako eten egiten zen emigratuak familiarekin eta jatorrizko herriarekin zeukan harremana. beste tradizio batek dio harremanari eutsi egiten zitzaiola, batzuetan ahulduta, arazo administratiboak eta eginbideak konpontzeko, emigratuak mugitu beharra izatea saihesteko; batzuetan, loturak oso indartsuak ziren, eta emigratua jaioterrira itzultzea ere eragin zezakeen horrek. harremana belaunaldi batean edo bitan mantendu ohi da.
Egoera horietan, emandako laguntza materialaz gain edo hartaz aparte, gaixo zegoen ahaidea bisitatu ohi zen, batez ere luzaz gaixo zegoena<ref>ETNIKER EUSKALERRIA, ''Ritos funerarios en Vasconia''. Atlas Etnográfico de Vasconia = Euskalerriko Atlas Etnografikoa = Atlas Ethnographique du Pays Basque. X. liburukia. Bilbo: Etniker Euskalerria; [Gasteiz]: Eusko Jaurlaritza; [Iruñea]: Nafarroako Gobernua, 1995, 88-91. or.</ref>, familiari opari batekin agur eginez. Ohikoa izan da maite zuten norbait hil zaien ahaideak bisitatzea ere.
Txerria etxean hiltzea ahaideei eta auzokideei opariak egiteko beste abagune bat da, eta batez ere izan da txerri-hiltzea arruntagoa izan den garaian; gero, auzokideek modu berean ordaindu ohi dute<ref>ETNIKER EUSKALERRIA, ''La alimentación doméstica en Vasconia. ''. Atlas Etnográfico de Vasconia = Euskalerriko Atlas Etnografikoa = Atlas Ethnographique du Pays Basque. III. liburukia [Gasteiz]: Eusko Jaurlaritza; Bilbo: Etniker Euskalerria, 1990, 182. or.</ref>.
== Ahaidetasunaren eraginak ==
Inkestetan jasotako datuek adierazten dute ahaideak gertuko ahaideek egindako zor arruntetan subrogatzen ziren edo ez. Ahaideek beste ahaideen zorrak ordaindu eta kitatu izan dituzte familiaren etxea ondaretik kanpo geratzeko arriskua baldin bazegoen; gainerako kasuetan ez zegoen elkartasun handirik.
=== Edadetuen Zaharren eta gaixoen egoerak ===
Iraganean ohikoa zen edadetuak eta gaixoak etxean artatzea; gaur egun ohikoagoa da ospitaletara jotzea gaixoen kasuan eta zahar-etxeetara eta babes-etxeetara pertsona edadetuen kasuan, beharrezko zaintza eta arreta jaso dezaten.
127 728
ediciones