Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 09:02 22 dic 2017
sin resumen de edición
Kultura horren adierazbiderik esanguratsuena abeltzaintza eta artzaintzarekin lotutako bizimoduan nabaritzen da. Hasteko, dokumentazio historikoak ematen digun informazioaren arabera, Erdi Aroaren amaieran eta gaur egun ere gure ibarretako abere-taldeak mendi berberetara joaten dira udan<ref>Vide ''Cartulario de San Millán, Cartulaire des rôls gascons. Le livre d’or de Bayyone, etc. ''Haristoyren zita: ''Recherches historiques sur le Pays Basque. ''Bayonne, 1883, II, 402-406, 547-551. orr.</ref>.
Baina Erdi Aroko dokumentuotan adierazi­tako adierazitako abeltzainen bizimodua askozaz lehenago­tik lehenagotik dator, historiaurreko monumentuen koka­penkokapen-esparruak iradokitzen digun legez.
''Baratz ''edo ''espil ''izenekoak harri zutez egini­ko zirkuluak dira eta, historiaurreko ikerlarien aburuz, bretoierazko ''cromlech ''terminoaz izendatzen diren horien parekoak dira. Burdin Aroko hileta-eraikuntzak dira eta euskal Piri­nioetako goi-lautada eta mendi-lepoetan aurki ditzakegu, mendiaren bi isurialdeetako larre­en artean. Monumentuok udako abel tzaintza egiten zen guneetan daude kokatuta, eta inoiz ez dira aurkitu bizimodu hori egin ez den lekuetan. Horrek esan nahi du eraiki tzaileak abeltzainak zirela eta gaurko abeltzainen bizi­modu tradizionala eta Burdin Aroan zegoena berdin-berdina dela.
127 728
ediciones