Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 09:04 22 dic 2017
sin resumen de edición
''Baratz ''edo ''espil ''izenekoak harri zutez eginiko zirkuluak dira eta, historiaurreko ikerlarien aburuz, bretoierazko ''cromlech ''terminoaz izendatzen diren horien parekoak dira. Burdin Aroko hileta-eraikuntzak dira eta euskal Pirinioetako goi-lautada eta mendi-lepoetan aurki ditzakegu, mendiaren bi isurialdeetako larreen artean. Monumentuok udako abel tzaintza egiten zen guneetan daude kokatuta, eta inoiz ez dira aurkitu bizimodu hori egin ez den lekuetan. Horrek esan nahi du eraiki tzaileak abeltzainak zirela eta gaurko abeltzainen bizimodu tradizionala eta Burdin Aroan zegoena berdin-berdina dela.
Kokapen-kointzidentzia bera ikus daiteke gaur egungo abeltzaintza-gune eta Eneolitikoaren aurreko garaian eta Neolitikoaren amaieran egin ziren trikuharrien esparruan. Lekuberekotasun hori handia da; izan ere, ez dago trikuharririk lurraren izaera eta klima­ren klimaren baldintzak direla-eta bordak egiteko auke­rarik aukerarik ez daukaten lekuetan<ref>Vide On Joxemiel Barandiaranek egin zuen eta ''Anuario de Eusko Folklore ''aldizkariak argitaratu zuen mapa: ''Anuario de Eusko Folklore'', VII (1927), 137. or.</ref>.
Euskal mendietako abeltzaintzak mendeak iraun ditu, eta horregatik azal dezakegu gana­du-espezie batzuen zein tresneriaren izenak berta-bertakoak izatea eta ez Europako alde honetara K. a. lehen milurtekoan etorri ziren indoeuropar hizkuntzetatik hartutakoak. In - doeuroparrak ez direnen artean daude abere­on izenak: AHUNTZ, AKER, ARDI, BEHI, ZEZEN, ZEKOR, IDI, ZALDI, BEHOR, URDE, AHARDI, AKETZ, OR, ZAKUR<ref>R. L. TRASK. ''The history of basque. ''London (Routledge), 1997, 295-303 orr.</ref>.
127 728
ediciones