Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 09:19 22 dic 2017
sin resumen de edición
Bizkaiko itsasoari begira dauden eskualdeetako baserri zaharretan, familia biltzen zen sutearen ondoan zegoen abereen korta, beheko solairuan. Zurezko hormek banatzen zituzten areto biak; denboraren joanean, banaketa horiek sendoagotu egin ziren, baina abereak teilatu beraren pean zeuden oraindik ere. Barrurago dauden lurretan, eremu bereko eskualdeetan, gaineko bizimoduan zegoen familia eta, era horretan, beheko kortako beroa aprobetxatzen zuen.
Mediterranear isurialdean herrigune kontzentratuak ez zuen baimenik ematen herrian bertan abereak izateko, edo zailtasun handiak jartzen zituen behintzat. Hala ere, abereentza­ko abereentzako eskorta etxeari lotuta zegoen eraikina zen.
Ukuilu berriak eraiki direnetik abereak etxe­koekin batera bizitzetik produkzio berriko erregimenera pasatu dira, produkzio intentsi­boa sarritan. Egoera berri hori administrazio­an erabiltzen den terminologian ere islatzen da; dagoeneko ez dira ''baserriak, ukuiluak ''edo ''eskortak ''aipatzen ''abeltzainen ustiaketak ''baizik.
127 728
ediciones