Cambios

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 09:25 22 dic 2017
sin resumen de edición
Ardi-esnez eginiko gazta oso produktu estimatua da gaur egun eta higiene eta kalitate arloetan hobekuntza handia izan du; sarritan jatorri-izendapen batzuen kontseilu arautzaileek kontrolatzen dute kalitate hori. Dagoeneko ez da beti mendiko bordetan egiten eta ez dira horretan artzainak soilik aritzen. Gero eta gaztandegi edo gazta-fabrika gehiago dago; ardien esnea erosi, eraldatu eta komertzializatzen dute. Artzain batzuek bide hori hautatu dute, modu horretan lana gutxitzen baitute eta ez baitira salerosketaz arduratu behar.
Artileak, ordea, ez dauka gaur egun balio handirik merkatuan (Bizkaiko golkoaren isu­rialdeko isurialdeko arrazenak behintzat). Hori dela-eta, motzaldiak helburu bakarra dauka: ardiek udan berorik ez izatea.
Abereen salerosketan antzina izan zuten garrantzia galtzen joan dira ganadu-azokak. Gaur egun garrantzi handiagoa daukate arra­za batzuen aleen erakusketek eta abere-lehia­ketek. Artzainen bizimoduarekin zerikusia duten jarduera jakin batzuk (artisautza eta gaztangintza edo artilegintza, besteak beste) bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen duten hiritarrentzako jaiak dira oraingo azo­kak. Artzainen kulturaren beste jarduera ba - tzuetan ere aurki daiteke ''folklorizazio ''hori, hala nola trashumantzia edo artaldeak mendira igotzearen kontuan; kasuotan aurretik iraga­rritako jai baten egitarauan daude txertatuta ekintzak eta artzaintzaren mundutik kanpo dagoen jendeak hartzen du parte.
127 728
ediciones