Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

8 bytes eliminados, 09:25 22 dic 2017
sin resumen de edición
Abeltzainek mendiko borda edo etxoletan ematen zuten uda; gaur egun asko gutxitu da joera hori. Azken hamarkadetan ur-instalazioak, argindarra eta bestelako baliabideak sartu dira bordetan; hala ere, gero eta abeltzain gutxiagok egiten du bizimodu hori eta eskualde batzuetan esnea emateari utzi diotenean eramaten dira ardiak mendira goiko larreak aprobetxa ditzaten; holan, artzainak ez du egunero bertan egon behar ardiak jaisteko, eta lantzean behineko bisitak baino ez ditu egiten. Mendietara eta goiko larreetara heltzeko egin dituzten errepideek eta mendi-bideek zein 4x4 ibilgailuek ekarri dute egoera berri hori.
Ardi-esnez eginiko gazta oso produktu esti­matua estimatua da gaur egun eta higiene eta kalitate arloetan hobekuntza handia izan du; sarritan jatorri-izendapen batzuen kontseilu arautzai­leek arautzaileek kontrolatzen dute kalitate hori. Dagoene­ko Dagoeneko ez da beti mendiko bordetan egiten eta ez dira horretan artzainak soilik aritzen. Gero eta gaztandegi edo gazta-fabrika gehiago dago; ardien esnea erosi, eraldatu eta komertziali­zatzen komertzializatzen dute. Artzain batzuek bide hori hautatu dute, modu horretan lana gutxitzen baitute eta ez baitira salerosketaz arduratu behar.
Artileak, ordea, ez dauka gaur egun balio handirik merkatuan (Bizkaiko golkoaren isu­rialdeko arrazenak behintzat). Hori dela-eta, motzaldiak helburu bakarra dauka: ardiek udan berorik ez izatea.
127 728
ediciones