Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

10 bytes eliminados, 09:25 22 dic 2017
sin resumen de edición
Mendeetan zehar, abeltzainek euren mendi-inguruak apurka-apurka egokitu eta aldatu egin zituzten euren jardueren bitartez. Gaur egun paisaia ikusgarritzat dauzka jendeak eta administrazioek parke natural izendatu dituzte babestu asmoz. Baina jokaera hori kalterako da paisaiak moldatu zituzten egileentzat eurentzat; euren jarduera kontrolatzen da eta aurrera egiteko bideak eteten dizkiete; horrezaz gainera, abeltzaintzari arrotz egiten zaizkion beharrizanak asetzeko hurbiltzen den jendez betetzen da mendia. Ildo beretik, antzina abeltzainentzat piztien kategorian sartzen ziren animaliak espezie babestuak dira gaur egun, artzainen harridurarako.
Abeltzainek mendiko borda edo etxoletan ematen zuten uda; gaur egun asko gutxitu da joera hori. Azken hamarkadetan ur-instalazio­akinstalazioak, argindarra eta bestelako baliabideak sartu dira bordetan; hala ere, gero eta abeltzain gutxiagok egiten du bizimodu hori eta eskualde batzuetan esnea emateari utzi diotenean era­maten eramaten dira ardiak mendira goiko larreak apro­betxa aprobetxa ditzaten; holan, artzainak ez du egunero bertan egon behar ardiak jaisteko, eta lantze­an lantzean behineko bisitak baino ez ditu egiten. Men­dietara Mendietara eta goiko larreetara heltzeko egin dituzten errepideek eta mendi-bideek zein 4x4 ibilgailuek ekarri dute egoera berri hori.
Ardi-esnez eginiko gazta oso produktu esti­matua da gaur egun eta higiene eta kalitate arloetan hobekuntza handia izan du; sarritan jatorri-izendapen batzuen kontseilu arautzai­leek kontrolatzen dute kalitate hori. Dagoene­ko ez da beti mendiko bordetan egiten eta ez dira horretan artzainak soilik aritzen. Gero eta gaztandegi edo gazta-fabrika gehiago dago; ardien esnea erosi, eraldatu eta komertziali­zatzen dute. Artzain batzuek bide hori hautatu dute, modu horretan lana gutxitzen baitute eta ez baitira salerosketaz arduratu behar.
127 728
ediciones