Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

8 bytes eliminados, 09:22 22 dic 2017
sin resumen de edición
XIX. mendean zehar herri-lur asko galdu ziren, itsasoaren aldean batez ere; eta XX. mendean zehar antzina artaldeen eta beste abere batzuen bazkaleku ziren mendi batzuetan zuhaitzak sartu dituzte, espezie berriak landatuz; gaur egun, moeta horretako plantazio gehienak hesiz mugatuta daude.
Mendeetan zehar, abeltzainek euren mendi­mendi-inguruak apurka-apurka egokitu eta aldatu egin zituzten euren jardueren bitartez. Gaur egun paisaia ikusgarritzat dauzka jendeak eta administrazioek parke natural izendatu dituz­te dituzte babestu asmoz. Baina jokaera hori kalterako da paisaiak moldatu zituzten egileentzat eurentzat; euren jarduera kontrolatzen da eta aurrera egiteko bideak eteten dizkiete; horre­zaz horrezaz gainera, abeltzaintzari arrotz egiten zaiz­kion zaizkion beharrizanak asetzeko hurbiltzen den jendez betetzen da mendia. Ildo beretik, antzina abeltzainentzat piztien kategorian sartzen ziren animaliak espezie babestuak dira gaur egun, artzainen harridurarako.
Abeltzainek mendiko borda edo etxoletan ematen zuten uda; gaur egun asko gutxitu da joera hori. Azken hamarkadetan ur-instalazio­ak, argindarra eta bestelako baliabideak sartu dira bordetan; hala ere, gero eta abeltzain gutxiagok egiten du bizimodu hori eta eskualde batzuetan esnea emateari utzi diotenean era­maten dira ardiak mendira goiko larreak apro­betxa ditzaten; holan, artzainak ez du egunero bertan egon behar ardiak jaisteko, eta lantze­an behineko bisitak baino ez ditu egiten. Men­dietara eta goiko larreetara heltzeko egin dituzten errepideek eta mendi-bideek zein 4x4 ibilgailuek ekarri dute egoera berri hori.
127 728
ediciones