Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 09:22 22 dic 2017
sin resumen de edición
Ardientzako elikagai berriak esku-eskura daudenez, trashumantziaren beharra gutxitu egin da; dagoeneko ez da neguan larre bila joan behar. Hala eta guzti ere, Bizkaiko itsasoaren aldean ohikoa da abere-taldeak ibarretako larreetan bazkatzea neguan.
XIX. mendean zehar herri-lur asko galdu ziren, itsasoaren aldean batez ere; eta XX. mendean zehar antzina artaldeen eta beste abere batzuen bazkaleku ziren mendi batzue­tan batzuetan zuhaitzak sartu dituzte, espezie berriak landatuz; gaur egun, moeta horretako planta­zio plantazio gehienak hesiz mugatuta daude.
Mendeetan zehar, abeltzainek euren mendi­-inguruak apurka-apurka egokitu eta aldatu egin zituzten euren jardueren bitartez. Gaur egun paisaia ikusgarritzat dauzka jendeak eta administrazioek parke natural izendatu dituz­te babestu asmoz. Baina jokaera hori kalterako da paisaiak moldatu zituzten egileentzat eurentzat; euren jarduera kontrolatzen da eta aurrera egiteko bideak eteten dizkiete; horre­zaz gainera, abeltzaintzari arrotz egiten zaiz­kion beharrizanak asetzeko hurbiltzen den jendez betetzen da mendia. Ildo beretik, antzina abeltzainentzat piztien kategorian sartzen ziren animaliak espezie babestuak dira gaur egun, artzainen harridurarako.
127 728
ediciones