Cambios

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

10 bytes eliminados, 09:26 22 dic 2017
sin resumen de edición
Abereen salerosketan antzina izan zuten garrantzia galtzen joan dira ganadu-azokak. Gaur egun garrantzi handiagoa daukate arraza batzuen aleen erakusketek eta abere-lehiaketek. Artzainen bizimoduarekin zerikusia duten jarduera jakin batzuk (artisautza eta gaztangintza edo artilegintza, besteak beste) bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen duten hiritarrentzako jaiak dira oraingo azokak. Artzainen kulturaren beste jarduera ba - tzuetan ere aurki daiteke ''folklorizazio ''hori, hala nola trashumantzia edo artaldeak mendira igotzearen kontuan; kasuotan aurretik iragarritako jai baten egitarauan daude txertatuta ekintzak eta artzaintzaren mundutik kanpo dagoen jendeak hartzen du parte.
Sasoi batean pagoz edo urkiz egindako bor­da borda edo etxoletako tresnek XX. mendearen lehen hamarkadetara arte iraun zuten. Etekin handia ateratzen zizkieten tresna horiei; izan ere, pisu gutxikoak ziren eta ez ziren apurtzen batetik bestera garraiatzean. Zinka eta alumi­nioa aluminioa —material arinak bi-biak— sartu zirene­an zirenean geratu ziren aurrekoak baztertuta. Artzaintzak berak ematen dituen produktuek (larrua eta artilea) ezin izan diete aurre egin, jantziak eta oinetakoak egiteko orduan, modu industrialean produzitzen direnei. Langile batzuek antzinako artzainen tresnak artisauen eran egiten jarraitzen dute, baina halako esku­esku-lanak apaingarri moduan baino ez dira era­biltzenerabiltzen.
Beste abereekin egindako ekoizpen intentsi­boaren prozesuei aurre egin die artzaintzak. Hala eta guzti ere, adierazi behar dugu artal­deek gero eta buru gehiago dituztela eta artzain batzuek abeltegi itxietan ustiatzeko era­bakia hartu dutela.
127 728
ediciones