127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Sasoi batean pagoz edo urkiz egindako borda edo etxoletako tresnek XX. mendearen lehen hamarkadetara arte iraun zuten. Etekin handia ateratzen zizkieten tresna horiei; izan ere, pisu gutxikoak ziren eta ez ziren apurtzen batetik bestera garraiatzean. Zinka eta aluminioa —material arinak bi-biak— sartu zirenean geratu ziren aurrekoak baztertuta. Artzaintzak berak ematen dituen produktuek (larrua eta artilea) ezin izan diete aurre egin, jantziak eta oinetakoak egiteko orduan, modu industrialean produzitzen direnei. Langile batzuek antzinako artzainen tresnak artisauen eran egiten jarraitzen dute, baina halako esku-lanak apaingarri moduan baino ez dira erabiltzen.
Beste abereekin egindako ekoizpen intentsiboaren intentsiboaren prozesuei aurre egin die artzaintzak. Hala eta guzti ere, adierazi behar dugu artaldeek artaldeek gero eta buru gehiago dituztela eta artzain batzuek abeltegi itxietan ustiatzeko erabakia erabakia hartu dutela.
Azken urteotan Europako elkarteak laguntza-sistema ezarri du eta sistema horrek abeltegi itxiak hedarazi ditu, sustatu eta babestu egin dituelako. Europako dirulaguntzok eragina daukate artzaintzan ere. Bi moetatako ondorioak ekarri dituzte: batetik, hain errentagarriak ez diren abeltzain-jarduerak mantetzeko aukera dakar; baina, bestetik, aldaketa handiak ekarri dituen eragina izan dira.