127 728
ediciones
Cambios
Página creada con «Halaber, nabarmendu behar da nekazaritzan dihardutenen kopuruak behera egin duen neurrian, era guztietako nekazaritza-elkarteak sortu direla eta administrazioek jarduera ho...»
Administrazioek zenbait laborantza laguntzen bidez sustatzeko kanpainak garatzen dituzte, eta, bertan, aholkularitza teknikoa eta diru-laguntzen bidezko babes ekonomikoa ematen dituzte, besteak beste. Diru-laguntza horiei heltzen dieten ekoizleen kopurua aldagarria da. Laguntza horiek eteten direnean, laborantza batzuek bere horretan diraute, eta beste batzuk zeharo desagertu edo bazterreko ekoizpen bihurtzen dira. Isurialde atlantikoan, esaterako, bere horretan dirauen kiwiaren laborantza edo bertan behera utzitako konferentzia-barietateko madariaren laborantza dugu.
[[File:8.4_Zizel-goldearekin_goldaketan._Argandoña_(A)_2003.png|frame|Zizel-goldearekin goldaketan. Argandoña (A), 2003. Fuente: Juan José Galdos, Grupos Etniker Euskalerria.]]