9794
ediciones
Cambios
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
__TOC__
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu | fr }}
=== Herri medikuntza ===
Gizarte tradizionalean, gaixotasunak alderdi eta ikuspegi guztietatik osatzen saiatu izan dira; esate baterako, ez dira bateraezinak izan, batetik, guk esaten dugun legez erremedio enpirikoak eta, bestetik, sineskerietan oinarritutakoak, nahiz eta gure ikuspegitik oso desberdinak izan. Horrela, adibidez, garatxoak sendatzeko modu desberdinak izan dira: batetik, teknika enpirikoetara jo izan da, esate baterako landare batzuen latexarekin bustitzea edo landareekin prestatutako enplastuak ezartzea. Beste batzuetan, tratamenduak sendabide enpirikotik haratago doan esanahia ezkutatzen du, adibidez garatxoa hilerokoaren odolarekin, barautan botatako txistuarekin edo San Joan goizean hartutako urarekin bustitzen denean. Eta, azkenik, magia kutsuko erremedioak ere erabili izan dira: esate baterako ipuru-baiak erabili dira, itxuraz garatxoen antza dutela eta haien irudikapen gisa har tzen dituztelako; baiak lurperatu egiten dira, lehortu ahala garatxoak ere lehortu daitezen. Magia homeopatikoa edo imitaziozkoa deritzo kasu horri. Era berean, garatxoak sagar erdibituarekin igurtzi daitezke eta gero sagarra lehortzen utzi, aldi berean, garatxoak ere lehortzeko. Kasu horretan, Frazerren sailkapenari jarraituz, magia kontaminatzaile edo kutsakorra izango litzateke. Kasu bi horiek magia sinpatikoaren barruan sartzen dira eta, gainera, konbinatu egin daitezke: berbarako, gatz aleekin eskrezioak igurtzi eta sutara botatzen direnean. Erremedio konplexuagoak ere badaude; adibidez, sagar ale edo zati horiek bidegurutzeetan bildurik uztea. Horrela, bildukia hartzen duenari garatxo horiek aterako zaizkio.
[[File:5.2_Eskualduna_miriku_Pierre_Larzabalen_artikulua_Gure_Herria_1934.pngjpg|framecenter|600px|“Eskualduna miriku”, Pierre Larzabalen artikulua. Gure Herria, 1934. Fuente: ''Gure Herria''. Bayonne: Association Gure Herria, 1934.]]
Herri medikuntzak beste ezaugarri bat ere badauka, sintomak osatzen ditu, ez gaixotasunak. Herriak erabiltzen dituen erremedioek ez diote gaixotasunen etiologiari erreparatzen, besteak beste, oso zaila edo, kasu batzuetan, ezinezkoa delako gaitz baten jatorria zehaztea. Herri medikuntzak gaixotasunaren ondorioei, hau da, sintomei egiten die aurre. Horren adibide asko daude jasota lan honetako kapituluetan zehar.
Askotan, gaixotasun baten azalpena zuzena ez izateak ez du esan nahi erabilitako erremedioak ez dakarrenik inolako onurarik; herri medikuntzak duen beste bereizgarrietariko bat da hori. Goian aipatutako belarriko minaren adibidean, argi dago mina ez duela zizare batek eragiten, baina zizare horri egarria asetzeko botatzen den esne edo olioak, azken batean, bigundu egin lezake mingorra eragiten duen ezkor-tapoia, izan ere, bigunduta errazago ateratzen da eta, bide batez, arazoa konpondu.
[[File:5.3_Erreurs_populaires_sur_la_Medecine_1783.pngjpg|framecenter|600px|Erreurs populaires sur la Médecine (1783). Fuente: Thillaud, Pierre L. ''Les maladies et la médecine en Pays Basque Nord a la fin de l’ancien régime'' (1690-1789). Genève: Librairie Droz, 1983.]]
=== Gure ikerketa ===
Joandako mendearen erdialdean prestakin farmazeutikoak garrantzia hartzen joan ziren, eta apurka-apurka erremedio tradizionalak baztertu egin dira. Gaur egun, etxeetan oraindik botikin txiki bat izaten da, baina ez dauka zerikusirik lehengoekin. Kamamila kenduta, ia ez da sendabelarrik biltzen, eta kamamila ere gero eta gutxiago, dendan erositakoa erabiltzen baita gehienbat. Horrela, bada, ia galduta dugu antzinako ohitura horretatik geratzen zen azken hondarra ere.
Lehen, berriz, herri medikuntza hurbilago zegoen medikuntza ofizialetik, izan ere, iraganeaniraganean, medikuntza ofizialak sarritan erabiltzen zituen landareak eta formula magistralak. Baina Baina sintesi produktuek eta aurrerapen teknologikoek teknologikoek aurrera egin duten heinean, medikuntza medikuntza ofiziala etengabe urrundu da sendabide tradizionaletatik.
Halaber, ezagutza areagotu eta teknika analitikoak analitikoak hobetu diren neurrian, lehen ezezagunak ezezagunak ziren gaixotasun berriak identifikatu dira. Horren adibide dugu hiperkolesterolemiahiperkolesterolemia, hau da, “kolesterola izatea”. Gaixotasun berri bat agertuz gero erremedioak ere berriak erabili izan dira, eta oso desberdinak: azalpen medikoetan oinarritutakoak batzuetanbatzuetan, edo komunikabide fidagarri edo ez hain fidagarrietan emandako sendabideak beste batzuetan.
Beste alde batetik, gaixotasun batzuen izena aldatu egin da, edo lehendik ezagunak ziren gaitz batzuk izendapen berrietara asimilatu dira; esate baterako, hipertentsioa lehen “odol lodia edo lohia” deitzen zen. Kasu horietan, lehendik ezagunak ziren erremedioak aplikatzen dira oraindik.
Gaur egun, jende gehiagok dihardu osasuneanosasunean, jende gehienak botikak hartzen ditu eta gaixotasunak zehatzago ezagutzen dira, baina horrezaz gain, medikuntzarako instalazioak ere nabarmen hobetu dira, bai herriko kontsulta, osasun-zentro zein ospitaleei dagokienezdagokienez, bai profesionalek eskura dituzten baliabide baliabide teknikoei dagokienez. Bilakaera honen berri zehatzagoa izateko, Luis S. Granjel doktorearen doktorearen ''Historia de la medicina vasca''<ref>Luis S. GRANJEL. ''Historia de la medicina vasca''. Salamanca: 1983.</ref> liburua irakurtzea gomendatzen dugu.
Informatzaileek jakin badakite medikuntza zientifikoaren garapenari esker eta, horrekin batera, baldintza higienikoetan eta elikaduran egindako hobekuntzari esker, emaitza garrantzitsuak lortu direla, esate baterako, bizi-itxaropena itxaropena luzatzea eta aurreko hamarkadetan umeetan zegoen heriotza-tasa handia txikitzea. Arlo honetan, adibiderik argiena infekzioarena infekzioarena da.
Herritarren artean, sukarra da gaixotasunaren gaixotasunaren erakuslerik argiena, mina baino agiriagoa sarritan. Sukarrak gaitz larria dagoela erakusten erakusten du, gehienetan infekzio motaren batekin lotutakoa, eta antibiotikoak ez zeuden sasoian osasun-arazo larria izan zitekeen. Sukar handia handia gaixotasun larriaren adierazletzat hartu izan da, eta, era berean, kezkagarritzat jo izan da sukarra behin eta berriro izatea. Sukarrari aurre egiteko bi metodo erabili izan dira, beti ere helburua, herri medikuntzan ohikoa denez, sukarraren eragileak sendatzea baino gehiago, sukar hori gutxitzea dela: bata, izerdia izerdia eragitea eta, bestea, igurtziak egitea. Liburuan Liburuan zehar, halaber, infekzioak sendatzeko hainbat erremedio jaso dira. Hain zuzen ere, antibiotikoak aurkitzea eta hedatzea izan da herritarrentzat XX. mendeko aurkikuntza medikorik garrantzitsuena; horren erakusle dugu gure herrietan kale eta plaza asko Alexander Alexander Flemingi eskainitakoak izatea.
[[File:5.1_Hierbas_medicinales_de_la_botica_de_Obanos_Primera_edad_del_siglo_XX.pngjpg|framecenter|600px|Hierbas medicinales de la botica de Obanos (N), primera mitad del s. XX. Fuente: M<sup>a</sup> .ª Amor Beguiristáin, Grupos Etniker Euskalerria.]]
Baina medikuntza zientifikoak hedapen handia izan duen arren, herritarren pentsaeran pentsaeran ez dira erabat baztertu oraindik elementu magikoak. Esate baterako, oso zabalduta dago erremedio bat egun jakin batzuetan egitea, beti egun-kopuru bakoitia. Magikotasun hori garatxoak edo hemorroideak osatzeko erabilitako erabilitako zenbait erremediotan ere aurkitzen da: garatxoa edo hemorroidea irudikatzen duten landare, garau edo fruta txikiak erabiltzen ziren eta, batu ondoren, aldean eramaten ziren, horrela, sikatu ahala, garatxoa edo hemorroidea hemorroidea ere sikatu egingo zelakoan. Erremedio horiek oso ezagunak ziren eta gaur egun ere oraindik erabiltzen dituzte gure informatzailerik informatzailerik zaharrenetariko batzuek. Hori are nabarmenagoa nabarmenagoa da zenbait sinesmen erlijiosorekin; esate baterako, San Blas haria eramateko ohitura ohitura oso errotuta dago gaur egun.
Osasun sistema hedatzeak jendeak jokabidea jokabidea aldatzea ekarri du. Gaur egun baten bat txarto dagoenean, berehala joaten da medikuareneramedikuarenera. Medikuak gaixoaren gaitza zein den zehazten du eta tratamendua jartzen dio edo, bestela, leku egokiago batera bidaltzen du, bitarteko eta ezagutza gehiago omen duen adituren batengana, hau da, espezialistarenganaespezialistarengana. Gaur egun, ohikotzat jotzen da jokabide hori, baina mentalitate aldaketa handia ekarri du. Lehenago, gaitza bere kabuz sendatzeko modukoa ez zela ikusitakoan baino ez zen joaten joaten jendea petrikilo edo sendatzailearengana, edo geroago medikuarenera. Gaixoa bera zen bere buruaren arduraduna, bazuen erremedioen erremedioen berri eta, sendatzen ahalegintzeko erremedioak erremedioak egiteko bitartekoak ere bazeuzkan, edo, bestela, inguruan lor zitzakeen. Jarrera horrekin, gainera, tregua bat eskaintzen zitzaion gorputzari, hau da, gorputzaren sendatzeko sendatzeko ahalmenarekin fidatzen ginen.
Nolabait esateko, gure osasuna edo, hobeto esanda, gure gaixotasuna medikuen eta osasun osasun politikak erabakitzen dituztenen esku utzi dugu. Dena dela, azken aldi honetan, gero eta ardura handiagoa nabari da herritarrak osasun osasun arloan hezteko; hala ere, helburu hori lortzeko informazio eta heziketa kanpainak egin behar izateak gure gizartean zerbait arraroa arraroa gertatu dela erakusten du.
Hainbat galdera datozkigu burura: esate baterako, zergatik joaten garen gero eta sarriago sarriago medikuarenera, zergatik jotzen den hainbeste hainbeste larrialdi zerbitzuetara arazo arinekin, edo zergatik gastatzen den hainbeste botikatan botikatan (etxe batzuek farmazia txikiak dirudite). Gaixotasuna ulertzeko moduan zein zati dagokio dagokio gaur eguneko medikuntza teknifikatuak ahaztuta duen gizatasunari? Gaur eguneko kontsultetan azken minutua ere kontrolatuta egonik, nork entzuten du jendearen sufrimenduasufrimendua? Familiakoek eta ingurukoek egiten diete aurre gaur egun ere gabezia horiei, baina baina gizarte eta familia ereduak aldatu ahala, arreta mota hori ere kinka larrian egongo da. Medikuek eurek baieztatzen dute jendea kontsultatik ateratzen denean, hein batean sendatuta sendatuta joaten dela, eta botiken balioa neurtzeko orduan efekto plazeboa dutela onartzen da, hau da, gaixoak sinisten duela on egiten diola, berez medikuntzaren ikuspegitik halakorik izan ez arren.
Medikuntza tradizionala apurka-apurka baztertzen baztertzen joan den arren, azken aldian berriro azaltzen hasi dela ikusten da, beste modu batean bada ere. Ekialdeko ezagutza medikoen gainean gainean interes gero eta handiagoa dagoela ikusten da. Batzuek sendabelarrak erabiltzen dituzte, gure inguruko zelai edo basoetan jaso daitezkeenak daitezkeenak edo belar-dendetan erositakoak. Beharbada, sintesi-medikamentuak baino naturalagotzat naturalagotzat hartzen direlako eta, beraz, alboondoriorik alboondoriorik gabekoak direlako ustean egin du gora sendabelarren erabilerak. Joera hori aprobetxatu egiten dute komunikabide eta argitaletxeek, eta gero eta informazio gehiago eskaintzen dute, behin eta berriro errepikatzen duten legez, “gure arbasoengandik datozen” datozen” sendabideen gainean.{{DISPLAYTITLE: Atarikoa}}{{#bookTitle:Medicina popular en VasconiaHerri Medikuntza Euskal Herrian|Medicina_popular_en_vasconia/eu}}