127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren lehenengo bi atalek, ''La Alimentación Doméstica'' (Etxeko Elikadura Euskal Herrian) lehenengoa eta ''Juegos Infantiles ''(Haur Jokoak Euskal Herrian) bigarrena, guztiz harrera ona izan zuten eta han-hemen oso eritzi onak jaso. Bi ikerketok gure tradizioen transmisioak, belaunaldiz belaunaldi, duen garrantziaren berri eman dezakete, gure herriaren kultur altxorraren nondik norakoak zehaztuz.
Eusko Jaurlaritzaren Kultur Ekintzak, bere xede nagusien artean, gure ondarea berreskuratu berreskuratu eta hedatzea du helburu, eta ''Ritos Funerarios en Vasconia ''(Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian) izeneko liburu hau agertzea ibilbide honetako beste urrats bat izango litzateke.
Liburu honek heriotzarekin lotuta dauden ohitura eta ohikuneak biltzen dituenez gero, Euskal Herria bere luze-zabaletan ezagutzeko bidea ematen diezaguke, bai bakarkako ekintzetan zein taldeka egiten direnetan. Hain da hala ezen herri bat ezagutzeko modurik onena hauxe dela esaten den: herri horrek hilaginean daudenak nola zaintzen dituen eta bere hildakoei azken agurra nola ematen dien, horrek argi adierazten duelako nola ulertzen duten bizia bera.