Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Presentacion Ritos funerarios en vasconia/eu

8 bytes eliminados, 10:44 8 ene 2018
sin resumen de edición
Liburu honek heriotzarekin lotuta dauden ohitura eta ohikuneak biltzen dituenez gero, Euskal Herria bere luze-zabaletan ezagutzeko bidea ematen diezaguke, bai bakarkako ekintzetan zein taldeka egiten direnetan. Hain da hala ezen herri bat ezagutzeko modurik onena hauxe dela esaten den: herri horrek hilaginean daudenak nola zaintzen dituen eta bere hildakoei azken agurra nola ematen dien, horrek argi adierazten duelako nola ulertzen duten bizia bera.
Hogeita lau kapitulutan zehar, obra honek heriotz ohikuneen taldea azaltzen digu: hildakoaren etxean egiten direnak, Elizakoak eta gaubela; hilkutxa elizarainoko segizioan andabideetan zehar eramateari lotzen zaizkionak; hiletak eta jarlekuetan egiten diren es­keintzakeskeintzak, eta, azkenik, lur-emateko erabili izan diren tokiak eta erak eta hilerriak.
Arlo guzti hauek Etnikerrek modu bikainean jaso ditu bere ikerlanak egitean herri­ohiturak herriohiturak bilduz, eskualde euskaldunetan zein erdaldunetan. Gure ustez, aurrekoetan jaso izan den bezela, interesgarri izango da obra hau kontsultagai gisa eta azterketa berrietara­ko berrietarako gai bezela, bai arlootan adituentzat bai orokorrean irakurle izan daitekeen edonoren­tzatedonorentzat.
<p style="text-align: right;"><span style="font-size:smaller;">'''M. Karmen Garmendia Lasa'''<br/> Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua</span></p>
{{DISPLAYTITLE: Aurkezpena}}
127 728
ediciones