127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Hileta-elizkizunaren ondoren, jarraigoa, dolukoak behintzat, elizaraino egindako bidean gordetako ordena berean, etxeratzen ziren. Etxeko atarian zenbait erritu egiten ziren, esate baterako, karitatezko jan-edana (Araba) edo defuntuaren aldeko otoitza su baten aurrean (Baxenafarroa).
Etxean, bertako bat galdu izanagatik mina agertuz, etxekoek eta senideek bazkari bat egiten egiten zuten elkartasunean, defuntuaren eta <‹aurretik ‹‹aurretik etxetik joandako» guztien alde otoitz eginezeginez. Apaizak edo lehen auzokoak zuzentzen zuen otoitza. Bazkari horretan defuntuaren alde limosna eman zuten guztiak, hau da, mezakoak izaten ziren mahaikide.
Herri bakoitzeko ohiturak aginduko duen epe baten, etxekoek mugatuta izango dituzte euren gizarte-harremanak. Hildakoaren aldeko elizkizun guztietan egon beharko dute bitarte horretan eta, hildakoarekin nolako ahaidetasun-lotura izan, halako dolu edo lutu ezaugarriak ageri beharko dituzte euren soineko jazkeran.