127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Orain dela hogeta bost urtera arte heriotzarena auzoko jazoera bat zen. Gertaera horrek erabateko lehentasuna ematen zion hildakoaren etxeari. Auzoko guztiak hurbiltzen ziren hildakoaren etxekoei laguntzera, eta hildakoa bertan zegoen bitartean, etxeak halako eleiz taiua hartzen zuen.
Hildakoaren etxe barruko horiek izan dira heriotz ohikuneetan gehienbat desagertu. direnakdirenak. Inkestetan ere argi isladatzen da, desagertze desagertze honen eragile izan direla besteak beste, gaur egun auzoen arteko harremanak hain estu eta lotuak ez izatea, lana ere auzotik kanpo egiten baitute gehienek orain.
Egoera berri honetan, heriotzaren gertakizuna senideen artera rnugatu da eta lehen auzokoenak ziren eginkizunak orain etxeko eta senideek hartzen dituzte bere gain. Gaisoa etxean dagoenean apaizak berak eramaten dizkio elizakoak isilean, auzokorik gabe. Hilda gero, hurkoen direnak etorriko dira familiari doluminak ematera eta hauek gorpua barruan duen zerraldoaren aurrean egongo dira une labur batez. Lehenago etxean bertan egiten zen errosarioa, hara biltzen zirela auzoko guztiak, orain elizan egiten da. Eta gaubela, etxeko heriotz ohikune gisa, erabat desagertu da.