127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Hildakoaren etxe barruko horiek izan dira heriotz ohikuneetan gehienbat desagertu. direnak. Inkestetan ere argi isladatzen da, desagertze honen eragile izan direla besteak beste, gaur egun auzoen arteko harremanak hain estu eta lotuak ez izatea, lana ere auzotik kanpo egiten baitute gehienek orain.
Egoera berri honetan, heriotzaren gertakizuna gertakizuna senideen artera rnugatu da eta lehen auzokoenak auzokoenak ziren eginkizunak orain etxeko eta senideek senideek hartzen dituzte bere gain. Gaisoa etxean dagoenean apaizak berak eramaten dizkio elizakoak elizakoak isilean, auzokorik gabe. Hilda gero, hurkoen hurkoen direnak etorriko dira familiari doluminak ematera eta hauek gorpua barruan duen zerraldoaren zerraldoaren aurrean egongo dira une labur batez. Lehenago etxean bertan egiten zen errosarioa, hara biltzen zirela auzoko guztiak, orain elizan egiten da. Eta gaubela, etxeko heriotz ohikune gisa, erabat desagertu da.
Heriotz ohituretan eragin nabarmena izan duen beste arrazoietako bat heriotz zerbitzuak merkaturatzea izan da. Mende honen bigarren erdian, heriotz enpresa eta agentziek gero eta gehiago zabaldu dituzte euren zerbitzuak, herririk txikienetaraino helduz, eta eurok izan dira pizkanaka, artean auzokoenak ziren zeregin eta funtzioen ardura hartu dutenak.