127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Egoera berri honetan, heriotzaren gertakizuna senideen artera rnugatu da eta lehen auzokoenak ziren eginkizunak orain etxeko eta senideek hartzen dituzte bere gain. Gaisoa etxean dagoenean apaizak berak eramaten dizkio elizakoak isilean, auzokorik gabe. Hilda gero, hurkoen direnak etorriko dira familiari doluminak ematera eta hauek gorpua barruan duen zerraldoaren aurrean egongo dira une labur batez. Lehenago etxean bertan egiten zen errosarioa, hara biltzen zirela auzoko guztiak, orain elizan egiten da. Eta gaubela, etxeko heriotz ohikune gisa, erabat desagertu da.
Heriotz ohituretan eragin nabarmena izan duen beste arrazoietako bat heriotz zerbitzuak merkaturatzea izan da. Mende honen bigarren erdian, heriotz enpresa eta agentziek gero eta gehiago zabaldu dituzte euren zerbitzuak, herririk herririk txikienetaraino helduz, eta eurok izan dira pizkanaka, artean auzokoenak ziren zeregin eta funtzioen ardura hartu dutenak.
Hartueman gisa, auzokoek egin ohi zituzten zereginak ziren, esaterako, hildakoa garbitu eta janztea, gorpua edukiko zuten gela egokitzea, heriotza aldarrikatzea, senideak jakitun jartzea, dolualdian etxeko lanez arduratzea eta, batez ere, zerraldoa etxetik elizara eta kanposanturaino eramatea.