Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 11:54 8 ene 2018
sin resumen de edición
Heriotz ohituretan eragin nabarmena izan duen beste arrazoietako bat heriotz zerbitzuak merkaturatzea izan da. Mende honen bigarren erdian, heriotz enpresa eta agentziek gero eta gehiago zabaldu dituzte euren zerbitzuak, herririk txikienetaraino helduz, eta eurok izan dira pizkanaka, artean auzokoenak ziren zeregin eta funtzioen ardura hartu dutenak.
Hartueman gisa, auzokoek egin ohi zituzten zereginak ziren, esaterako, hildakoa garbitu eta janztea, gorpua edukiko zuten gela egokitzea, heriotza aldarrikatzea, senideak jakitun jartzea, dolualdian etxeko lanez arduratzea eta, batez ere, zerraldoa etxetik elizara eta kanposanturai­no kanposanturaino eramatea.
Usadio zaharrean, heriotzaren gertaerak au­zoen artean harreman estua sortzen zuen eta, gehiago edo gutxiago, guztiek ematen zieten la­guntza hildakoaren etxekoei. Baina gorago aita­tu ditugun eginbeharren bidez adierazten zen elkartasun horren ordez, gauregun merkatal zerbitzuak betetzen dute zeregin hori, heriotz zerbitzuek. Zeregin horien profesionalizaziorik handiena tanatorioena litzateke, bertan eduki­tzen baitute orain hilotza elizkizunera arte.
127 728
ediciones