127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Hartueman gisa, auzokoek egin ohi zituzten zereginak ziren, esaterako, hildakoa garbitu eta janztea, gorpua edukiko zuten gela egokitzea, heriotza aldarrikatzea, senideak jakitun jartzea, dolualdian etxeko lanez arduratzea eta, batez ere, zerraldoa etxetik elizara eta kanposanturaino eramatea.
Usadio zaharrean, heriotzaren gertaerak auzoen auzoen artean harreman estua sortzen zuen eta, gehiago edo gutxiago, guztiek ematen zieten laguntza laguntza hildakoaren etxekoei. Baina gorago aitatu aitatu ditugun eginbeharren bidez adierazten zen elkartasun horren ordez, gauregun merkatal zerbitzuak betetzen dute zeregin hori, heriotz zerbitzuek. Zeregin horien profesionalizaziorik handiena tanatorioena litzateke, bertan edukitzen edukitzen baitute orain hilotza elizkizunera arte.
Lehenagoko bizimoduan, hildakoaren etxea zen heriotz ohikune nagusien erdigunea; bertatik irteten zen hileta-jarraigoa, gehienbat etxeko eta senideek osatzen zutena, eta bertara itzultzen ziren guztiak elizkizunak amaitu eta kanposantuan gorpuari lurra eman ostean.