Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 11:59 8 ene 2018
sin resumen de edición
Usadio zaharrean, heriotzaren gertaerak auzoen artean harreman estua sortzen zuen eta, gehiago edo gutxiago, guztiek ematen zieten laguntza hildakoaren etxekoei. Baina gorago aitatu ditugun eginbeharren bidez adierazten zen elkartasun horren ordez, gauregun merkatal zerbitzuak betetzen dute zeregin hori, heriotz zerbitzuek. Zeregin horien profesionalizaziorik handiena tanatorioena litzateke, bertan edukitzen baitute orain hilotza elizkizunera arte.
Lehenagoko bizimoduan, hildakoaren etxea zen heriotz ohikune nagusien erdigunea; berta­tik bertatik irteten zen hileta-jarraigoa, gehienbat etxeko eta senideek osatzen zutena, eta bertara itzul­tzen itzultzen ziren guztiak elizkizunak amaitu eta kanpo­santuan kanposantuan gorpuari lurra eman ostean.
Baina etxean egin ohi zen gaubela baztertu denean, eta etxetik elizarainoko prozesioa ere galdu delarik, hileta-ohikuneak elizakoetara mugatu dira gehienbat.
127 728
ediciones