Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Presentacion Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

1 byte añadido, 12:25 19 abr 2018
sin resumen de edición
<languages></languages>
On Joxemiel Barandiaranek egin nahi izan zuen Euskal Herriko Atlas Etnografikoak jite berria hartzen du abeltzaintza eta artzaintzari buruzko liburuki berri honekin, obra osoa bere luzezabaletan aurrez ikusteko aukera sumatzen hasia baita. Orain arte honako ikerketa etnografiko zorrotzak genituen: ''La Alimentación Doméstica'' (I), ''Juegos Infantiles'' (II), ''Ritos Funerarios'' (III) eta ''Ritos del Nacimiento al Matrimonio'' (IV). Horretara, norbanakoaren eta familiaren bizitza, Euskal Herriko biztanleen etxe-barrua alegia, ongi jasota geratu zen gure ondare etnografikoaren bilduma izan nahi duen lan erraldoi honetan.
Gaur argitara ematen dugun liburukiak, ''Ganadería y Pastoreo en Vasconia'' izenekoak, etxearen esparrutik ateratzen gaitu, bizitokiaren lau hormetatik, artekoen harreman estuetatik, eta ekoizpenaren arlo zabalera atera. Ibilbide historikoa luzeagoa da arlo honetan, eta ohiturak iraunkorragoak. Izan ere, lehen baskoiek mota bateko edo besteko abeltzain edo artzain bizimodua egiteko modurik egokiena aurkitu zutela begitantzen zaigu. Honekin batera, gaur egun ere indarrean dagoen jarduera horren usadio eta ohituretan, antzinatearen oihartzuna barrunta daiteke oraindik, ederki antzemateko moduan entzun ere. Horrela, bada, Atlasaren aurreko liburukietan modernitatearen eta globalizazioaren erruz etengabe galduz doazen elementuak ikusten bagenituen –elikadura, haur jokoak eta dagoeneko indargetuz doazen ohitura erlijiosoei lotutako ohikuneak–, abeltzaintza eta artzaintzari buruzko liburuki honetan, mendeetan eta mendeetan, behar bada milurtekoetan, belaunaldiz belaunaldi iraun duten egiteko modu eta bizimodu batzuen jarraipena egiaztatzeko aukera daukagu.
127 728
ediciones