Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Casa y familia en vasconia/eu

40 bytes eliminados, 07:26 21 dic 2018
sin resumen de edición
José Migel de Barandiaran (1889-1991) izan zen Atlas etnografiko honen sortzaile, jagole eta sustatzailea. XX. mendeko lehen hamarkadetan hasi zuen euskal etnografiaren jarduna. 1968. urtean, Arte eta Ohitura Herrikoien I. Biltzarra antolatu zen Zaragozan, eta, zientzialarien bile­ra hartan, ''Bosquejo de un Atlas Etnográfico del Pueblo Vasco<ref>BARANDIARAN, Jose Migel. “Bosquejo de un atlas etnográfico del pueblo vasco. Trabajos preliminares” in ''Etnología y Tradiciones Populares. I Congreso Nacional de Artes y Costumbres Populares''. Zaragoza: 1969, 53-57. or.</ref>'' izeneko komunikatua aurkeztu zuen. Euskal esparruan ordura arte egindako ikerketa etnografikoen inbentarioa zen, eta horien balantze kritikoa ere biltzen zuen.
<div class="mw-translate-fuzzy">
Urtebete geroago, 1969an, hiri berean, Aragoiko Ikerketa Folklorikoen V. Jardunaldietan, bes­te txosten bat aurkeztu zuen: ''Criterios generales para una investigación etnográfica de los Pueblos Pirenaicos''<ref>Idem, Aragoiko Ikerketa Folklorikoen V. Jardunaldien aktak. Zaragoza: 1969.</ref>. Horrekin batera, galdera-sorta etnografiko bat ere aurkeztu zuen, Europako Etnologia Biltzarrak 1965ean egindako planaren arabera moldatua.
</div>
Bi eduki horien puntu nagusiak labur-labur jasota daude jarraian:
Orain arte erakundeen aldetik izan dugun babesa izaten jarraitzen badugu, eta proiektuari gure gogoa eta ardura gehituta, Etniker Euskalerria taldeak gure maisuaren asmo handiko proiektua, ikertzaile gisa izandako bizitza luze eta oparoaren ondarea, egia bihurtuko dugu: Eus­kal Herriko Atlas Etnografikoa; «horri esker, gure gizartearen kultura tradizionala eta bertan jazotzen ari diren iragaiteak sakon ezagutu ahal izango ditugu, eta, aldi berean, euskal herrita­rren etnografia kulturen ikerketa konparatiboan sartzeko ikuspuntua izango da».
<p style="text-align: right;"><span style="font-size:smaller;">'''Ander Manterola'''<br/> 2011ko udaberria</span></p>
{{DISPLAYTITLE: Sarrera}}{{#bookTitle:Casa y Familia familia en Vasconia | Casa_y_familia_en_vasconia}}
[[File:2.0.1_Casa_y_familia_en_vasconia_mapa.jpg]]
&nbsp;
127 728
ediciones