Cambios

Saltar a: navegación, buscar

LA ALIMENTACION EN IPARRALDE/eu

2 bytes eliminados, 11:43 22 ene 2019
sin resumen de edición
Nekazariek beren lanarekin ekoizten zutena errentagarri bihurtzeko beharra izan zuten, eta horrek beren ekoizpenetan espezializatzera bultzatu zituen, halako moldez non, 60ko hamarkadako urteetatik aurrera, langileek eta herrietako biztanleek zeukatenaren antzeko sistema bat bereganatu zuten elikagaiak eskuratzeko eta jateko.
=== Otorduen antolaketa ===
Eskuarki, hiru otordu egiten ziren: gosaria, ''askaria''; bazkaria, ''baskaria''; afaria, ''ajaria'' edo ''ahuaria''. Bazkaria zen eguneko otordu nagusia; jaten zen zopa, okela, txerriarena batik bat, ''xerrikia'', eta baratzeko lekaleren bat. Lanegunetan gutxitan jaten zen gazta, ''gasna'', eta ez zen azken burukorik izaten. Igandeetan, bazkaltzeko, idiaren okela egosia tomatearekin, ''haragia tomatiarekin'', jan ohi zen, esnekiren bat azken buruko moduan eta kafea.
127 728
ediciones