9794
ediciones
Cambios
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
Aurkezten dugun lan honetan, Etxe eta Familia tradizionalak ikertzen dira; hau da, familia baten bizileku den etxea, batez ere nekazaritzaren eta abeltzaintzaren esparruan jarduten duena. Liburukia ''Atlas Etnográfico de Vasconia'' bilduma osatzen dutenetako bat da; bilduma horrek kultura tradizionala sortzen duten gertakizunak sistematikoki erregistratzea du helburu. Proiektu honetan, beste zenbait liburuki argitaratu dira aurretik: ''La alimentación doméstica'' (1990, bired. 1999), ''Juegos infantiles'' (1993), ''Ritos funerarios'' (1995), ''Ritos del nacimiento al matrimonio'' (1998), ''Ganadería y pastoreo'' (2000) eta ''Medicina popular'' (2004).
Argitalpenean, jasotako informazio eta ohituren iraunaldia eta erabilerarik eza adierazten da. Batzuetan, hurbilketa kronologikoa egiten da, baina, jakina denez, gertakari eta prozesu kulturalen hasierak edo desagerpenak ez daukate data zehatzik.
Lan honek izaera etnografikoa dauka, ez historikoa, eta landa-etxe tradizionalari eta bertan bizi zen familiari buruzko datuak XX. mendekoak eta XXI. mendeko lehen hamarkadakoak dira. Iraganeko gertakizunak jaso dira lanean, kontuan hartuta jazotako eraldaketa garrantzi - tsuenak garrantzitsuenak eta oraindik jazotzen ari direnak, nahiz eta iraupen zehatza zein izango den ez jakin.
=== Esker onak ===
<p style="text-align: right;"><span style="font-size:smaller;">'''Ander Manterola'''<br/> 2011ko udaberria</span></p>
{{DISPLAYTITLE: Sarrera}}{{#bookTitle:Etxea eta Familia Euskal Herrian | Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}
[[File:2.0.1_Casa_y_familia_en_vasconia_mapa.jpg|900px|center]]