127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Kultura horren adierazbiderik esanguratsuena abeltzaintza eta artzaintzarekin lotutako bizimoduan nabaritzen da. Hasteko, dokumentazio historikoak ematen digun informazioaren arabera, Erdi Aroaren amaieran eta gaur egun ere gure ibarretako abere-taldeak mendi berberetara joaten dira udan<ref>Vide ''Cartulario de San Millán, Cartulaire des rôls gascons. Le livre d’or de Bayyone, etc. ''Haristoyren zita: ''Recherches historiques sur le Pays Basque. ''Bayonne, 1883, II, 402-406, 547-551. orr.</ref>.
Baina Erdi Aroko dokumentuotan adierazitako adierazitako abeltzainen bizimodua askozaz lehenagotik lehenagotik dator, historiaurreko monumentuen kokapenkokapen-esparruak iradokitzen digun legez.
''Baratz ''edo ''espil ''izenekoak harri zutez eginiko zirkuluak dira eta, historiaurreko ikerlarien aburuz, bretoierazko ''cromlech ''terminoaz izendatzen diren horien parekoak dira. Burdin Aroko hileta-eraikuntzak dira eta euskal Pirinioetako goi-lautada eta mendi-lepoetan aurki ditzakegu, mendiaren bi isurialdeetako larreen artean. Monumentuok udako abel tzaintza egiten zen guneetan daude kokatuta, eta inoiz ez dira aurkitu bizimodu hori egin ez den lekuetan. Horrek esan nahi du eraiki tzaileak abeltzainak zirela eta gaurko abeltzainen bizimodu tradizionala eta Burdin Aroan zegoena berdin-berdina dela.