127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
[[File:3.6_Etable_actuelle_Hazparne_2000.png|frame|Étable actuelle. Hazparne (L), 2000.]]
Ardientzako elikagai berriak esku-eskura daudenez, trashumantziaren beharra gutxitu egin da; dagoeneko ez da neguan larre bila joan behar. Hala eta guzti ere, Bizkaiko itsasoaren aldean ohikoa da abere-taldeak ibarretako ibarretako larreetan bazkatzea neguan.
XIX. mendean zehar herri-lur asko galdu ziren, itsasoaren aldean batez ere; eta XX. mendean zehar antzina artaldeen eta beste abere batzuen bazkaleku ziren mendi batzuetan zuhaitzak sartu dituzte, espezie berriak landatuz; gaur egun, moeta horretako plantazio gehienak hesiz mugatuta daude.