127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Ardientzako elikagai berriak esku-eskura daudenez, trashumantziaren beharra gutxitu egin da; dagoeneko ez da neguan larre bila joan behar. Hala eta guzti ere, Bizkaiko itsasoaren aldean ohikoa da abere-taldeak ibarretako larreetan bazkatzea neguan.
XIX. mendean zehar herri-lur asko galdu ziren, itsasoaren aldean batez ere; eta XX. mendean zehar antzina artaldeen eta beste abere batzuen bazkaleku ziren mendi batzuetan batzuetan zuhaitzak sartu dituzte, espezie berriak landatuz; gaur egun, moeta horretako plantazio plantazio gehienak hesiz mugatuta daude.
Mendeetan zehar, abeltzainek euren mendi-inguruak apurka-apurka egokitu eta aldatu egin zituzten euren jardueren bitartez. Gaur egun paisaia ikusgarritzat dauzka jendeak eta administrazioek parke natural izendatu dituzte babestu asmoz. Baina jokaera hori kalterako da paisaiak moldatu zituzten egileentzat eurentzat; euren jarduera kontrolatzen da eta aurrera egiteko bideak eteten dizkiete; horrezaz gainera, abeltzaintzari arrotz egiten zaizkion beharrizanak asetzeko hurbiltzen den jendez betetzen da mendia. Ildo beretik, antzina abeltzainentzat piztien kategorian sartzen ziren animaliak espezie babestuak dira gaur egun, artzainen harridurarako.