Cambios

Saltar a: navegación, buscar

PORTADORES DE OFRENDAS EN EL CORTEJO/eu

38 bytes eliminados, 11:34 29 oct 2019
sin resumen de edición
<div style="margin-left:0cm;"></div>
<div class="mw-translate-fuzzy">
Landa-lanetan jaso denaren arabera, iraganean ohikoa izan zen hileta segizioan parte hartzen zutenek, hala hilaren senitartekoek nola auzokoek, eskaintzak eramatea. Emakumeek, ogiak edo ezkoa; gizonek, kandelak edo aizkorak; eta denek, argiak. Haurrak, sarritan, kandelak eramanez joaten ziren segizioaren buruan, eta gauza bera egiten zuten kofradiako kideek eta hilkutxaren ondoan zihoazen senitartekoek. Emakumeek ohol bati espiralean lotutako ezkozko biribilkiak eramaten zituzten familiako hilkutxarako eta gizonek gero parrokiako gurtzarako elizan uzten ziren aizkorak. Tradizio horri leku askotan eutsi zaio berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadara arte. Antzina, eskaintzak animaliak, animalia zatiak edo bestelako okelak izaten baldin baziren ere, aipatutako horien ordez, denborak aurrera egin ahala, koroenak eta lore sortenak erabili ziren.
=== Ogi-eskaintzailea. Aurrogia ===
Lehenik eskaintza ogia edo ogia eta ezkoa zela baieztatu den herriak agertzen dira. Antza denez, ogizko eskaintzaren ordez argiena nagusitu zen, kandelen edo «sepultura» “sepultura” sinbolikoa osatzen zuten elementuen bidez, eta, azkenik, diruarena.
.Meñakan (B), segizioaren buru auzoko emakume bat joaten zen, ''aurreogije'' zeritzona, ogiaren eramailea. Ezkondua edo ezkongabea izan behar zuen, hilaren egoera zibilaren arabera. Bataiatu berrien kasuan, ama puntakoa izan ohi zen. Besapean zamau txiki batek estalitako saskitxoa edukitzen zuen, eta, han, ogi-opil txiki bat eramaten zuen antzina, eta, mendearen hasieran, hamar zentimoko txanpon bat, errespontsuaren prezioaren baliokidea<ref>MARCAIDA, Manuel deMARCAIDA. "Creencias y ritos funerarios en Meñaka (Bizkaya)", in AEF, III (1923) 34. or.</ref>.
=== Argi-eskaintzailea. Ezkoanderea ===
Ezkoandereak funtzio bera zuen segizioan, ogia edo argiak eramanda. Ondoren argiak eskaintzen ziren herri batzuk aipatzen dira. Euskal Herri penintsularrean, ezkoandere horrek segizioaren buru egiten zuen edo leku garrantzitsua hartzen zuen hartan. Litekeena da antzina hura joatea segizioaren buruan Euskal Herri kontinentalean ere. Hala jaso zen Iholdin<ref>Jean HARITSCHELHAR. «Coutumes funéraires a Iholdy (Basse­Navarre)» in ''Bulletin du Musée Basque. ''. 37. zenbakia (1967) 112. or., 7. oharra.</ref> (BN), non antzina hilaren etxearen auzoko lehen emakumea joaten zen segizioaren buruan, mantaletaz jantzita eta eskuan kandela zuela. Gaur egun, inkestetan egiaztatu denez, informatzaileen oroimenean dago ezkoandereak leku garrantzitsua zuela emakumeen doluan.
== Animalien antzinako eskaintzak segizioan ==
{{DISPLAYTITLE: XIII. ESKAINTZEN ERAMAILEAK SEGIZIOAN}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
</div>
127 728
ediciones