Cambios

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 09:26 22 dic 2017
sin resumen de edición
Sasoi batean pagoz edo urkiz egindako borda edo etxoletako tresnek XX. mendearen lehen hamarkadetara arte iraun zuten. Etekin handia ateratzen zizkieten tresna horiei; izan ere, pisu gutxikoak ziren eta ez ziren apurtzen batetik bestera garraiatzean. Zinka eta aluminioa —material arinak bi-biak— sartu zirenean geratu ziren aurrekoak baztertuta. Artzaintzak berak ematen dituen produktuek (larrua eta artilea) ezin izan diete aurre egin, jantziak eta oinetakoak egiteko orduan, modu industrialean produzitzen direnei. Langile batzuek antzinako artzainen tresnak artisauen eran egiten jarraitzen dute, baina halako esku-lanak apaingarri moduan baino ez dira erabiltzen.
Beste abereekin egindako ekoizpen intentsi­boaren intentsiboaren prozesuei aurre egin die artzaintzak. Hala eta guzti ere, adierazi behar dugu artal­deek artaldeek gero eta buru gehiago dituztela eta artzain batzuek abeltegi itxietan ustiatzeko era­bakia erabakia hartu dutela.
Azken urteotan Europako elkarteak laguntza-sistema ezarri du eta sistema horrek abelte­gi itxiak hedarazi ditu, sustatu eta babestu egin dituelako. Europako dirulaguntzok eragi­na daukate artzaintzan ere. Bi moetatako ondorioak ekarri dituzte: batetik, hain erren­tagarriak ez diren abeltzain-jarduerak mantet­zeko aukera dakar; baina, bestetik, aldaketa handiak ekarri dituen eragina izan dira.
127 728
ediciones